Mexikoko hileta-kulturari buruzko erakusketa inauguratzeko ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/31 Noiz arte: 2014/11/25
Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, urriaren 31n, 19:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi Aretoan, Donostian, Filosofia, Zientzia eta Balioak Masterreko ikaslea den Alexandra Bárzana Mejoradak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa Masterreko ikaslea den Mayté Guzmán Mariscalek Mexikoko hileta-kulturari buruzko erakusketa inauguratuko dute, El Día de Muertos (Hildakoen Eguna) deritzona oinarri hartuta. Izan ere, bi ikasle horiek Mexikokoak dira jatorriz. Erakusketa jendearentzat irekita egongo da azaroaren 3ra arte, 08.00etatik 20.30era.
Inaugurazio-ekitaldirako zein erakusketarako sarrera doakoa da.
El Día de Muertos (Hildakoen Eguna) erdialdeko Amerikako jatorria daukan ospakizun mexikarra da. Defuntuen omenez egiten da azaroaren 1ean eta 2an, eta Mexikoko ikur nazional bihurtu da. 2003an, UNESCOk Gizadiaren Kultura Ondare Inmaterial izendatu zuen. Tradizioaren arabera, Hildakoen Egunaren jaian, defuntuen arimak lurrera itzultzen dira euren pertsona maiteak bisitatzera. Hori dela-eta, ofrenda batekin egiten zaie harrera, eta hainbat gauza eskaintzen zaizkie: euren janari eta edari gogokoenak, argazkiak, fruta, cempasúchil loreak, gozoki-burezurtxoak, eta, behar izanez gero, umeentzako jostailuak.