-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Errenta handienak eta hezkuntza-maila altuenak dituztenen esku daude ibilgailu elektriko gehienak
"Bioesperientziak", biologiako profesionalen artean esperientziak eta ideiak partekatzeko jardunaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/20 Noiz arte: 2014/12/23
Kokapena
Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, azaroak 20, 18:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 'Bioesperientziak' izeneko jardunaldi bat egingo dute. Bertan, biologiako profesionalen artean esperientziak eta ideiak partekatuko dira, eta lanbidearen ezaugarriak zein biologiak egungo gizarteari egindako ekarpenak ezagutaraziko dira.
Sarrera doan da, baina leku-arazorik ez egoteko Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialera deitu daiteke (94 427 62 51) edo hemen inskribatu.
Bertaratzen direnek aukera askeko kreditoak eskatu ahal izango dituzte.
Ekitaldiaren programa hauxe da:
- 18.00: Jardunaldien aurkezpena: Juan I. Pérez (Kultura Zientifikoko Katedra) eta Aitor Santisteban (Euskadiko Biologoen Elkarte Ofiziala - EBEO).
- 18.15: Fernando L. Hernando, EBEO: EBEOren betekizuna egungo gizartean.
- 18.35: Francis Barbero, GUSERBIOT. Bioteknologo industrialak ete-etan (bioteknologia).
- 18.55: Paola Sangalli, SCIA SL. Zer egiten du zu bezalako biologo batek paisaiaren bioingeniaritzan lanean? (paisajismoa).
- 19.15: Concha Vidales, DNA DATA (Toribio Etxebarria 2014 Saria). Biologoa eta nabarmena: posible da! (biomedikuntza).
- 19.45: Bertaratutakoen galderak.