euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gaur egungo biktima kontzeptuari buruzko jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/27 Noiz arte: 2015/01/08

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Zikloa

Antonio Beristain irakaslearen omenezko IV. Nazioarteko Topaketa

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 27, 9:30etatik aurrera, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren 'Antonio Beristain' entzunaretoan, Donostian, Antonio Beristain irakaslearen omenezko IV. Nazioarteko Topaketa egingo da, 'Debates victimológicos: Relecturas de los diferentes marcos de análisis y su impacto en las estrategias preventivas del siglo XXI' izenburupean. Topaketa egingo da, eta UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren 'Antonio Beristain' katedrak antolatu du.

Ekitaldia irekia izango da publiko guztiarentzat.

Parte-hartzaileen artean izango dira, besteak beste: José Luis de la Cuesta, Kriminologiako Euskal Institutuaren zuzendaria eta Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko presidentea; Ignacio José Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidentea; Virginia Mayordomo, 'Antonio Beristain' katedrako zuzendaria; eta, Miguel Alonso, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko prestakuntza diputatua.

Jardunaldi honen helburua Beristain irakasleak biktimologia eta kriminologiaren arloan utzitako ondarea ezagutzera ematea da. Hala, laugarren edizio honetan, gai hauei buruz eztabaidatuko dute: gaur egungo biktima kontzeptua, biktima kontzentrazioan oinarritutako hiri segurtasuneko ikasketak, etikaren eta biktimologiaren arteko erlazioa eta, zehazki, justiziaren eta mendekuaren arteko bereizketa.

Era berean, 19:00etan, ekitaldi beraren testuinguruan, Kriminologiako Euskal Institutuaren ikasturtearen hasierako ekitaldia egingo da. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Goreneko presidente Juan Luis Ibarrak emango du aurtengo hitzaldia, 'Víctimas, Sociedad y proceso: La eclosión de lo humano'  izenburupean.

Halaber, 19.30etan, ekitaldian bertan, biktimologiako ikerketa lan onenaren IV. 'Antonio Beristain' saria banatuko da. Bertan Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua izango da. Aldi honetan, Juan Sebastián Vera Sánchezek irabazi du saria, 'Verdad en el proceso penal terrorista: por las víctimas y la sociedad'  lanarekin. Vera Sanchez Zuzenbideko doktorea da, Bartzelonako Unibertsitatean eta  Zuzenbide Penaleko irakasle elkartua, unibertsitate berean.

Topaketaren amaieran, Maite Zelaiak, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordeak, eta José Luis de la Cuestak, Euskal Kriminologiaren Institutuko zuzendariak eta Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko presidenteak, hitz egingo dute.

EGITARAUA

  • 09:30. Aurkezpena
    • José Luis de la Cuesta Arzamendi irakasle doktore jauna, Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendaria Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko ohorezko presidentea.
    • Virginia Mayordomo Rodrigo irakasle doktore andrea, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasle agregatua, Antonio Beristain katedrako zuzendaria.
  • 10:00-11:30. 'La interdisplinariedad de la Victimología respecto de la relación entre víctimas y victimarios: el concepto de víctima en el siglo XXI'
    • Moderatzailea: José Luis de la Cuesta Arzamendi irakasle doktore jauna, Zuzenbide Penaleko katedraduna, UPV/EHU.
    • Hizlariak:
      • Ignacio José Subijana jaun agurgarria, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidentea.
      • Gema Varona irakasle doktore andrea, doktore ikertzaile iraunkorra Kriminologiako Euskal Institutuan (IVAC/KREI).
    • Eztabaida
  • 11:30-12:00. Atsedenaldia
  • 12:00-13:30. 'La concentración victimal en relación con el análisis policial y la planificación en espacios urbanos'
    • Moderatzailea: Miguel Alonso jauna, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko prestakuntzako diputatua.
    • Hizlariak:
      • Rosa Mur Petit andrea, Soziologian doktore, Kataluniako Generalitateko Barne Saileko DGASeko Segurtasun Kabineteko kidea.
      • Daniel Salafranca Barrera jauna, Castellóko Udaltzaingoko ofiziala eta Udaltzaingoaren datuak aztertzeko Icspol unitateko arduraduna
      • Manuel Rodríguez Herrera jauna, Castellóko udaltzaina. Proxpol proiektuko inspektore burua, Gertuko Polizia Atala. UNIJEPOLeko idazkaria.
    • Eztabaida
  • 16:30-18:00. 'Kriminologiako ikasleek Antonio Beristain irakaslearen lanaren berreirakurketa'
    • Moderatzaileak: Virginia Mayordomo irakasle doktore andrea, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakaslea. "Antonio Beristain" katedrako zuzendaria eta Isabel Germán irakasle doktore andrea, IVAC/KREI doktore ikertzailea.
  • 18:00-18:30. Atsedenaldia
  • 19:00. Kriminologiaren Euskal Institutuko ikasturtearen irekiera hitzaldia: 'Víctimas, Sociedad y proceso: La eclosión de lo humano'
    • Juan Luis IBARRA jaun agurgarria EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea
  • 19.30. 'Antonio Beristain' Ikerketa Biktimologikoko IV. Saria banatzea
    • Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua
  • AMAIERA EKITALDIA
    • José Luis de la Cuesta Arzamendi irakasle doktore jauna, Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendaria Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko ohorezko presidentea.
    • Maite Zelaia Garagarza andrea, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea.