Prozesu subiranoek Europan duten etorkizuna, aztergai UPV/EHU eta Eusko Ikaskuntzaren jardunaldietan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/12/10 Noiz arte: 2014/12/12
Deskribapena
Asteazkenean, abenduak 10, 9:30etan, Donostiako Carlos Santamaría Zentroan, "Nazioak eta Estatuak XXI. mendean Nazioarteko Jardunaldiak" inauguratuko dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Eusko Ikaskuntzaren ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Jardunaldi hauek abenduaren 10 eta 12an burutuko dira.
Inaugurazio ekitaldian izango dira:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidentea
- Martín Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia
UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Université de Pau et des Pays del Adour, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Gaindegia eta Aguirre Lehendakari Centerreko ordezkariek osatutako Batzorde Akademikoak diseinatutako programa jarraituz, hiru egunetan subiranotasunaren inguruan izaten ari diren prozesu politikoen aurrean Europak zein etorkizun duen aztertuko da.
Eskozia, Quebec, Ingalaterra, Katalunia eta Euskal Herriko hogeita hamar espezialista inguruk, gehienak mundu akademikokoak, gizarte eragile eta erabakitzeko eskubideaz arituko dira, "Erabaki eta Eskubidea" kontzeptu politiko bikoitza alderdi sozioekonomikoak eta ikuspegi juridikoak landuko dituzte, besteren artean.