Enpresen, administrazio publikoen eta unibertsitateen arteko lankidetza gizarte ekonomiako ikerkuntza gaien inguruan topaketa
Noiz eta non
2014/12/15 2014/12/15
Deskribapena
Astelehena, abenduak 15, 10.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko gradu aretoan, Donostian, enpresen, administrazio publikoen eta unibertsitateen arteko lankidetza gizarte ekonomiako ikerkuntza gaien inguruan topaketa egingo da. Jarduera Gizarte-Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolatu dute (GEZKI-UPV/EHU) eta Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak (OVES-GEEB) antolatu dute. Sarrera librea da.
Ekitaldian izango dira: Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa; Aitor Bengoetxea GEZKI-UPV/EHUko zuzendaria; José María Pérez de Uralde OVES/GEEBko zuzendaria; José Luis Monzón Valentziako Unibertsitateko katedraduna eta CIRIEC-Espainiako zuzendaria, María Ubarretxena Cid Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria, Juan Juliá Igual Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna, CRUE-ko arduradun nagusia eta ENUIES sarearen zuzendaria, eta Fernando Guadix García, Gredos San Diego Koop-eko artekaritza-kontseiluko irakasle eta kidea.
EGITARAUA
10:00. AGURRA
Ana Arrieta Ayestaran. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
Juana Goizueta Vertiz. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa.
10:15. AURKEZPENA
Aitor Bengoetxea Alkorta. GEZKI-UPV/EHUko zuzendaria.
José María Pérez de Uralde. OVES/GEEBko zuzendaria.
10:30. SARRERA
José Luis Monzón. Valentziako Unibertsitateko katedraduna. CIRIEC-Espainiako zuzendaria.
'Espainiako eta Europako Gizarte Ekonomiaren egoeraren ikuspegi orokorra: arazo nagusiak hautematea eta epe labur eta ertainerako abantaila posibleak aztertzea'
11:00. HITZALDIA
María Ubarretxena Cid. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria.
'Gizarte Ekonomiaren sustapenean euskal administrazioek duten jarrera, batez ere unibertsitateen parte-hartzearekin burutzen diren berrikuntza-prozesuen inguruan'
11:30. HITZALDIA
Juan Juliá Igual. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna. CRUE-ko arduradun nagusia eta ENUIES sarearen zuzendaria.
'Unibertsitatea eta Gizarte Ekonomia: bereziki zoriontsua ez den errealitatearen egiaztapena'
12:00. HITZALDIA
Fernando Guadix García. Gredos San Diego Koop-eko artekaritza-kontseiluko irakasle eta kidea
'Hezkuntza, Zerbitzu Publikoa eta Gizarte Ekonomia'
12:30. EZTABAIDA
José Mª Pérez De Uralde. Moderatzailea.
'Gizarte Ekonomian adituak diren PIUko ikertzaileen parte-hartzea'