euskaraespañol

Redes sociales campusa

Inaugurazioa

UPV/EHUko Arte Ederren ikasleen azken esku-hartze artistikoa Deustuko Zubian

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/12 Noiz arte: 2015/01/30

Deskribapena

Daniel García Andújarren "Demokratiza Dezagun Demokrazia" lanak osatzen du proiektu honen hirugarren edizioko zortzigarren erakusketa 

Urtarrilaren bukaerara arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolanDaniel García Andújarren "Demokratiza Dezagun Demokrazia" erakusketa ikusi daiteke, "Intervenciones Artísticas en el Puente de Deusto/Esku-hartze Artistikoak Deustuko Zubian" proiektuaren hirugarren edizioari amaiera emango diona.

Proiektu hau Juan Pablo Orduñez 'MawatreS'-ek zuzendu eta Arantza Lauzirika UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoak koordinatu du, eta Bilbao Ekintzaren eta UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren diru-laguntzak eta Arte Ederren Fakultatearen babesa izan ditu.

"Intervenciones Artísticas en el Puente de Deusto/Esku Hartze Artistikoak Deustuko Zubian" proiektuaren hirugarren edizioa 2014ko maiatzaren 2an jarri zen martxan, eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin lotura duten artistek sortutako zortzi erakusketak osatu dute. Edizio honetan parte hartu duten artelanak izan dira Daniel García Andújarren "Demokratiza Dezagun Demokrazia", Manuel Casellasen "Lo que reluce", Catherine Salazarren "Predican vino y venden vinagre", Daniel Lozanoren "Casus belli/Mea culpa", Arrate Lopez Apellanizen "Zubia Bizirik", Ixone Ormaetxeren "Cariño, acuérdate de regar las plantas mientras estoy fuera",Carlos Martínez B-ren "Muchos que quisieron traer luz, fueron colgados de un farol" eta Unai Requejo/Dj Yuju-ren "Metala Borrokan".

Edizio honi amaiera emateko, Daniel García Andújar gonbidatu aparta aukeratu da. Deustuko Zubian egingo duen esku-hartzeak bat egiten du denboran Madrilgo Reina Sofia Museoan urtarrilaren 20an inauguratuko duen "Sistema Operativo/Operating System" bakarkako erakusketarekin.