-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
2015eko IndiaBilbao Biltzarra
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/11 Noiz arte: 2015/11/10, 09:00 - 08:17
Deskribapena
‘Indiarekin bat eginez: Gizartea, Hezkuntza eta Artea'
Asteazkenean, azaroak 11, 09:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan 2015eko IndiaBilbao Biltzarra Indiarekin bat eginez: Gizartea, Hezkuntza eta Arte hasiko da. Kongresua UPV/EHUk, Asiact Research Institute elkarteak antolatu dute, Bilbako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Biltzarrean Indiako gaietako hainbat intelektual eta adituk gizarteari, hezkuntzari eta arteari buruzko gogoeta egingo dute.
Hasiera ekitaldian parte hartuko dute hauek:
- Carmelo Garitaonandia, UPV/EHU Bizkaiko Campuseko erretoreordea
- Javier García de Andoin, IndiaBilbao Proiektuaren komisario nagusia
- Xabier Ochandiano, Bilboko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Sailaren zinegotzia