euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Munduko kantu inprobisatuak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/19 Noiz arte: 2016/04/14

Iturria: XDZ

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 19an, 19:00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriolan, Donostian, kantu inprobisatuaren nazioarteko saioa izango da. Jarduera uztailean burutuko den Europa bat-batean egitasmoaren barruan antolatu diren girotze-saioen baitan antolatu da. Egitasmoa Mintzola Ahozko Lantegiak eta DSS2016k sustatu dute.

Emanaldian parte hartuko dute: Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsolariak; Zinar Ala Cantadoris inprobisatzaile kurdua; Simone Monni eta Paola Dentoni inprobisatzaile sardiniarrak, Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileen laguntzaz; Ferriol Macip eta Mireia Mena inprobisatzaile katalandarrak; eta, Marcelo Marimon musikaria. Ekitaldiaren aurkezlea Haritz Casabal izango da.

Sarrera librea da.