Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 2.152 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 188k Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USaP) ezohiko deialdia hasiko dute bihar, ekainak 30, Euskal Herriko Unibertsitatean. Beraz, 2.332 ikaslek egingo dute USaP ezohiko deialdian, iaz baino 646 gehiago dira, hau da, %38,3.
-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
2.332 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Proba EHUn ezohiko deialdian
Haietariko 642k gutxieneko nota igotzeko azterketak soilik egingo dituzte
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/06/29
Ezohiko USaP egiteko matrikulatu diren Batxilergoko eta LHko ikasle horiek campuska banatzen baditugu, 407k egingo dute Arabako Campusean, 1.260k Bizkaikoan eta 665ek Gipuzkoakoan. Hizkuntzari dagokionez, ikasleen % 68,61 (1.600 ikasle) euskaraz egingo dute proba, eta % 31,38k (732) gaztelaniaz.
Ezohiko deialdira aurkeztuko diren 2.332 pertsonetatik 642k (% 27,53) gehienez lau irakasgairen azterketak egingo dituzte, sartzeko nota igotzea lagunduko dieten 4 puntu lortze aldera. Izan ere, fase hori boluntarioa da.
Ekainaren 2, 3 eta 4an egindako ohiko deialdian 13.066 pertsona matrikulatu ziren guztira (Batxilergoko 12.114 ikasle eta Goi Mailako Heziketa Ziklo bat amaitu duten 952 ikasle), baita aurreko ikasturteetako 552 ikasle ere, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkeztu zirenak.
Premia espezifikoak dituzten Ikasleak
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako hezkuntza-premia espezifikoak dituzten 146 ikaslek egokitzapenak beharko dituzte ezohiko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio-proba egiteko. Kopuru hori aurten jasotako 946 egokitzapenen % 15,43 da.
USaP proba egiteko egokitzapenak indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubidea dira, eta neurri horrek bermatzen du ikasle guztiek izango dutela proba egiteko aukera berdintasuna.
Sarbide probetako egokitzapen guztiak EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak kudeatzen ditu ezarrita dagoen prozedurari jarraituz. Epaimahaiek proba egin aurretik egokitzapen guztien berri dute eta EHUren Sarbide-probetarako jardunbide egokien Gida eskuragarri dute egokitzapenen aplikaziorako.
Probak eta emaitzak
Ohiko deialdian bezalaxe, USaP hiru egunetan egingo da, asteartetik, ekainak 30, aurrera.
Unibertsitatera Sartzeko Probak, ohikoan zein ezohikoan, bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura; Espainiako historia edo Filosofiaren historia; Lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.
Batxilergoko notaren eta sarbide faseko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari dagokio eta % 40 sarbide faseari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu baditu.
Onarpen fasea borondatezkoa da, eta ikasleak beste 4 puntu lortu ahal ditu. Fase honetan ikasleak gehienez lau ikasgaitara aurkeztu ahal da, eta bakarrik hartzen dira kontuan baldin eta 5 baino gehiagoko nota atera badu. Ikasleak egin nahi duen gradurako onuragarrienak diren bi kalifikazio hartzen dira kontuan.
Azterketei dagokienez, 11ko 534/2024 Errege Dekretuak ezarritako sarbide-proben eredu berriaren ezarpenak jarraitzen du. Besteak beste, eredu horrek ezartzen du galderen ehuneko batek (aurten, % 50ek) irakasgaian eskuratutako gaitasunak neurtzeko diseinatuta egon behar duela.
Proben emaitzak uztailaren 7an argitaratuko dira.
USaPi buruzko informazio guztia: 2026ko USaParen ezohiko deialdia - Unibertsitaterako sarbidea - EHU
2026eko ezohiko USaP EGINGO DUTEN IKASLEEN DATU XEHATUAK
| BATXILERGOA | GAZTELERA | EUSKARA | GUZTIRA CAMPUSKA |
|---|---|---|---|
| ARABA | 141 | 244 | 385 |
| BIZKAIA | 361 | 791 | 1.152 |
| GIPUZKOA | 108 | 507 | 615 |
| GUZTIRA | 610 | 1.542 | 2.152 |
| LANBIDE HEZIKETA | GAZTELERA | EUSKARA | GUZTIRA CAMPUSKA |
|---|---|---|---|
| ARABA | 15 | 7 | 22 |
| BIZKAIA | 82 | 26 | 108 |
| GIPUZKOA | 25 | 25 | 50 |
| GUZTIRA | 122 | 58 | 180 |