euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Prentsaurrekoa

45. Uda Ikastaroen aurkezpen ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/06/08, 10:30

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ekainaren 8an, astelehena, 10:30ean, Donostiako Miramar Jauregian EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatzen dituen 45. Uda Ikastaroak aurkeztuko dira. Aurtengo edizioko eduki nagusiak azalduko dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak zein Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak sustatutako programak azpimarratuz.

Aurkezpenean honako hauek izango dira:

  • Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea eta Uda Ikastaroak Fundazioaren patronatuaren presidentea.
  • Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.
  • Xabier Aizpurua, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politikako Sailburuordea.
  • Idoia Otaegui, EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa.