-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Proiektu arkeologikoa Cabo Verden
-
Euskal kazetarien artean Adimen Artifizialaren erabilera zalantza etikoek baldintzatzen dute
48280-en kontzertua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/04/22, 19:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiak kontzertu berri bat hartuko du, oraingoan 48280 taldearen eskutik.
48280 Lekeition sortutako proiektu musikal freskoa da, musikarekiko zaletasun handia eta elkarlanean zerbait propioa eraikitzeko gogoa batuz. Blesz, Karzu, Lil, Ox, Ruizma eta TxoronBeats taldekideek osatzen dute, eta taldearen jatorria parkean eta herriko kuadrillak elkartzen zituzten topaketetan dago, musika eta raparen bidez giro berezia sortuz. Euskarazko letra indartsuak, kale-energia eta juergarako espiritua uztartzen dituzte, betiere benetako musikaplazerra bilatuz. 48280k esperientzia zuzena eta gertukoa eskaintzen du, publikoarekin konektatzen du eta musika herrikoi eta aldakorra helarazteko amets argi batekin dabil.
Sarrera librea izango da, harik eta edukiera bete arte.