-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
5 Kontinenteetako Landareen IX. Azoka
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/10/04 Noiz arte: 2025/10/05, 10:00 - 18:00
Kokapena
Arboretuma
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Urriaren 4an eta 5ean, herritarrek doako sarrera eta autobus-zerbitzu berezia izango dituzte Leioan mundu osoko landare bitxiak deskubritu eta erosi ahal izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako azoka hori aukera paregabea da lorezaintzaren profesional eta zaleentzat.
EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, 5 Kontinenteetako Landareen IX. Azoka antolatzen du. 2025eko urriaren 4an eta 5ean izango da, Bizkaiko Campuseko Arboretumean, Leioan. Topaketa antolatzeko lanetan, Leioa eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza dituzte laguntzaile.
Aurten partaidetza-errekorra lortu da, 51 erakustokik aurkeztuko baitituzte –iazko 44 erakustokien aldean– bost kontinenteetako landare-bildumak. Gehienak espezie gutxi ezagunak dira gure latitudeetan, baina lorategi eta balkoietan hazten errazak. Jendeak, landareok miretsi ez ezik, prezio lehiakorretan erosi ahalko ditu. Aukera berdingabea izango da, beraz, lorezaintzaren profesional eta zaleentzat.