euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Mugikortasun programetako bisitariei agur esateko ekitaldia

Noiz eta non

2018/05/04, 11:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

UPV/EHUk nazioarteko bisitariei agur esateko ekitaldia egingo du.

Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektoreak
  • Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak
  • Marta Barandiaran, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordeak
  • Nazioarteko bi bisitariren lekukotza

Ikasle batzuek ere hartuko dute parte ekitaldian, kontatzeko nolakoa izan den UPV/EHUn bizi izan duten esperientzia; unibertsitateak bere esker ona adieraziko dio Bilboko ESN elkarteari, ikasleei ematen dien laguntzagatik; eta euskal herri kirolaren erakusketa bat egingo da, ikasleek parte hartu ahal izango dutelarik.

PROGRAMA

11:00 Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen agurra

11:05 Nire esperientzia UPV/EHUn (nazioarteko bisitarien lekukotzak)

11:25 Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen hitzak

11:30 UPV/EHUko errektorearen hitzak

11:35 Bilboko ESN elkarteari esker ona

11:50 Familia argazkia Carlos Santamaria Zentroko harmailadian

12:00 Euskal herri kirolaren erakusketa. Ikasleek parte hartu ahal izango dute

13:00 Luntxa