Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XVII. sariaren banaketa ekitaldia
Noiz eta non
2018/04/13, 19:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Guadalupe Díaz García irakasleak eta Argibel Euba Ugarte ikertzaileak jasoko dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria, aurtengoan hamazazpigarren edizioa bete duelarik. Sariak emateko ekitaldi akademiko honetan zehar, José María Echarri Donostiako Orfeoiko presidenteak eta Agustín Erkizia UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak hartuko dute parte. Amaieran, Donostiako Orfeoiak emanaldi irekia eskainiko du bere errepertorio ohikoaren kantak interpretatuz.