-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2019/12/04, 18:00 - 00:00
Kokapena
Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko 2018-2019 promozioko 89 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan Jose Arrizabalaga, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Arkitektura zuzendari Pablo Garcia eta HAEOko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidente Juana Otxoa-Errarte ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, ELE (arkitektura) ordezkariek zein ikastegi honen ikasle ohiek hitzaldia eskainiko dute..
Ekitaldiaren egitaraua honakoa da:
- Jose Miguel Rico, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren idazkari akademikoaren hitzak.
- Juan Jose Arrizabalaga, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendariaren harrera.
- Juana Otxoa-Errarte, HAEOko Gipuzkoako presidentearen hitzak.
- Pablo Garcia, Eusko Jaurlaritzako Etxebezitza eta Arkitekturako zuzendariaren hitzaldia.
- ELE (arkitektura) ikasle ohien hitzaldia
- Diploma banaketa.
- Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak ekitaldiari amaiera emango dio.