euskaraespañol

Redes sociales campusa

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Graduazio Ekitaldia (Gipuzkoa)

Noiz eta non

2019/09/27, 18:00 - 00:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Gipuzkoa) aurtengo 114 tituludun berrien graduazio ekitaldia izango da.

UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano Joseba Pineda eta aipatutako ikastegiko koordinatzaile-dekanorde (Gipuzkoa) Jesus Rubio ekitaldiaren buru izango dira. Bertan izango da ere Osakidetzako Erizaintzako zuzendariorde-aholkulari Inmaculada Moro. Honek irakaspen hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Enfermeras para el siglo XXI’ (XXI. menderako erizainak). Musikeneko ikasleen musika emanaldiak ekitaldiari amaiera emango dio.

Egitaraua

  • Ekitaldi Akademikoaren hasiera:
    • Jesus Rubio, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko koordinatzaile-dekanordea (Gipuzkoa)
    • Joseba Pineda, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Irakaspen Hitzaldia: ‘Enfermeras para el siglo XXI’
    • Inmaculada Moro, Osakidetzako Erizaintzako zuzendariordea-aholkularia
  • 2018/19ko Erizaintzako Gradu-Promozioko ikasleen ordezkarien parte hartzea (zazpigarren promozioa).
  • Graduatu berriei diplomak ematea.
  • Ekitaldi Akademikoaren amaiera:
    • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Musika emanaldia: Musikeneko ikasleak