-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Unibertsitateko danborra oroimenerako
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/01/21
NON: Carlos Santamaría Zentroa (Gipuzkoako Campusa). Donostia NOIZ: 2026ko urtarrilaren 20a NORK: Komunikazio Bulegoa. EHU
Aurten ere Donostia jaiz jantzi zen. Hiria danborrez eta upelez bete zen Sarriegiren konpasera joanez. Baina jaia campusean maite dituzten pertsonak gogoratzeko unea ere izan zen. EHUko Danborradak bere Unibertsitate Danborra eman zion Miren Bermejo irakaslea zenari. Bere alabak Campuseko errektoreorde Juana Goizuetaren eskutik jaso zuen danborra. Miren Bermejo irakasle titularra izan zen Hizkuntza eta Sistema Informatikoen Sailean, Campuseko Kalitate eta Prebentzio zuzendaria eta EHUko Danborradako Zuzendaritza Batzordeko kidea. Goian bego.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako kafetegiko arduradunei ere errekonozimendu plaka bat eman zitzaien, konpainiarekin zuten konpromisoagatik.
Maitasunez eta esker onez betetako ekitaldi hunkigarria izan zen. Horren ostean, EHUko Danborradak Antiguako kaleak zeharkatu zituen, Donostiako jai handian parte hartuz.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
