euskaraespañol

Redes sociales campusa

Psikologia Fakultatearen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/30, 17:30 - 00:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako graduatuen VI. Promozioko 203 ikasleei diplomak banatuko zaizkie.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Ana Isabel Vergara Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldian Juncal de Lucas Lanza Salto Systems-eko Giza Baliabideetako zuzendariak zein EHUalumnik parte hartuko du ere.

Ekitaldi jendetsua izango da, graduatu eta graduatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira. VI. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskainiko da.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren irekiera eta ongietorria. Ana I. Vergara, Psikologia Fakultateko dekanoa.
  • Juncal de Lucas Lanza Salto Systems-eko Giza Baliabideetako zuzendariaren agerraldia.
  • VI. Promozioko ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia.
  • Diploma banaketa.
  • Gradu Amaierako Lan Onenaren saria emango da.
  • Karrera Amaierako sari bereziak banatuko dira.
  • Ekitaldiaren amaiera. Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea.
  • Musika emanaldia eta ‘Gaudeamus Igitur’ ereserkiaren abestea.