-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Graduazio ekitaldia Letren fakultatean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/11/26
Beste urte batez, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateak ikastegi horretan iazko ikasturtean titulatutako ikasleen graduazio ekitaldia antolatu zuen. Ikasgela Nagusia bi saiotan bete egin zen ikasleekin eta hurbilekoekin, aukera honen ospatzeko.
Goizean, Filologia (31), Ingeles Ikasketak (36) eta Euskal Ikasketak (15) titulazioei dagozkien ikasleen graduazio ekitaldia egin zuten. Ekitaldian hartuko zuten parte Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektoreak, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak. Amabitxi gisa Alazne Landa aritu zen, UPV/EHUko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko irakaslea.
Arratsaldean, Historia (50), Artearen Historia (17), Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren (50) eta Itzulpengintza eta Interpretazioa (16) titulazioetako ikasle egresatuen txanda izan zen. Ekitaldian hartu zuten parte Iván Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak. Aitabitxia Antonio Rivera izan zen, UPV/EHUren Garaiko Historia saileko katedraduna.
