-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XVIII. sariaren banaketa ekitaldia
Noiz eta non
2019/04/05, 19:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
José Luis Loidik, Lourdes Yarzak eta Raúl del Toro Solak jasoko dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hemezortzigarren ediziora iritsi da aurten bi helbururekin sortutako saria: musika munduko ibilbidea aitortzea eta musika ikerketa bultzatzea. José Luis Loidik eta Lourdes Yarzak saria jasoko dute, musika tresnen “Ikusteko musika” bilduma sortzeagatik eta horri zabalpena emateagatik, eta musika ikerketaren saria, berriz, Raúl del Toro Solak jasoko du, 'La obra para órgano del padre José Antonio de Donostia (1886-1956)' doktorego tesiagatik.
Ekitaldi akademikoan parte hartuko dute: Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarri eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkizia.
Amaieran, 19:45ak aldera, Donostiako Orfeoiak publikoari irekitako emanaldia eskainiko du, aurten zarzuela zatiak izango dituena ardatz. Sarrera irekia da.