-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Proiektu arkeologikoa Cabo Verden
-
Euskal kazetarien artean Adimen Artifizialaren erabilera zalantza etikoek baldintzatzen dute
Euskal Herriko Unibertsitatea saritu du Alares Fundazioak
Akzesita jasotzen du unibertsitateen, negozio-eskolen, beste hezkuntza- eta ikerketa-erakunde batzuen kategorian
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/03
Euskal Herriko Unibertsitateak 2023ko Alares Sarien Akzesita jaso du, Familia, Lana eta Bizitza Pertsonala uztartzeari eta Erantzukizun Sozialari buruzkoa, 'Unibertsitateak, Negozio-eskolak, Hezkuntza eta Ikerketa erakunde batzuk' kategorian.
Alares-VivoFácil Fundazioak orain dela hamazazpi urte ematen dituen sari hauen bidez organizazioek eta erakundeek kontziliazioaren, erantzukizun partekatuaren eta erantzukizun sozialaren alde egiten duten lana saritzen du.
Saria Elena Leiñena Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako zuzendariak jaso zuen Unibertsitatearen izenean Madrilgo Rafael del Pino Auditorioan egindako galan. Ekitaldi horretan, enpresa, erakunde eta hirugarren sektoreko ordezkariak elkartu ziren.
