Graduazioa Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/27
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoak hartu zuen 2023/2024 ikasturtean Arabako campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ikasketak amaitu zituzten ikasleak graduatzeko ekitaldia. Ekitaldian diplomak eman zitzaizkien Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan (ADE) graduatutako 27 pertsonei, ADE + Kudeaketako eta Informazio Sistemetako Ingeniaritza Informatikoko gradu bikoitzeko zazpiei, Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0 masterrean titulatutako bederatziei eta Enpresaren Kudeaketa Digitaleko espezialista ikastaroko bakarrari. Halaber, espediente onenei diplomak eta Iraunkortasun arloko Gradu Amaierako Lan Onenari saria eman zitzaizkien.
Ekitaldian izan ziren Marian Iriarte Ormazabal, EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturarako errektoreordea, Saray Zárate, Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasuneko foru diputatua, Sonia Díaz de Corcuera, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia, Zuriñe Gómez de Balugera, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, eta Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa.
Zeremonia maisu aritu zen Francisco Javier Forcada, fakultatearen Arabako ataleko dekanorde koordinatzailea, eta eskola magistrala Alba Solloa promozioko amabitxiak, Gasteizko Renta4 bankuko zuzendariak eskaini zuen.
