-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Ardo kontsumoari buruzko inkesta
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/18
EHUko Euskal Herriko Unibertsitateko Analisi Sentsorialeko Laborategia (LASEHU) ardo beltzaren kontsumoari buruzko inkesta bat egiten ari da, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak finantzatutako ikerketa proiektu baten barruan.
Inkesta Gizakiekin Lotutako Ikerketetarako Etika Batzordeak (GIEB-EHU) onartu du, hainbat atal ditu eta 15 minutu inguru behar dira osatzeko.
Inkesta anonimoa eta konfidentziala da, eta datuak ikerketa akademikorako soilik erabiliko ditu EHUko laborategiak (ez dira beste ezein erakunde edo enpresatara transferituko). Bilbon, Gasteizen edo Donostian bizi diren 18 urtetatik gorako pertsonei bideratuta dago.
Inkesta http://forms.cloud.microsoft/e/hs9bfBDqTw helbidean eskura daiteke edo kartelean agertzen den QRaren bidez.