-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Argazki erakusketa Arabako Campusean
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/11/03 Noiz arte: 2025/11/30
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
ArabaClick Arabako Argazki Elkarretaratzearen 7. edizioa irekita dago honez gero Arabako campusean. Erakusketa hirukoitza da, hiru tokitan egongo baitira argazkiak ikusgai, datorren azaroaren 30era arte:
- Koldo Mitxelena Arabako Campuseko bibliotekaren atarian erakusten da ‘El Valle de la Memoria’ [Oroimenaren Ibarra] Adirane Azkuenagaren lana. 2024ko bekaren irabazleak urtebete egindako lana erakusten du, Arratia ibaiaren eta lotura pertsonal handiko haranaren inguruan eta Gustavo Bravo Urrutiko Lorategiaren zuzendaritza artistikoarekin.
- Unibertsitate pabiloian ‘Arabako memoriak’ izeneko erakusketa dago, Gentzane Leizea, Lorea Morlesín, Maihum Meléndez, Malu Riaza, Oihana Garitano, Silvia Terreros, Vanesa Jiménez Ruiz eta Zaida Corderoren argazki sailekin.
- Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eraikinean Rakel Riveraren ‘Susurros y vértices de Zambrana’ [Zanbranako xuxurlak eta erpinak] obra dago ikusgai. Proiektu honek gonbidatzen gaitu tokion erorikoak, absentziak eta erresistentziak isilean bizi duten edertasuna aitortzera.
Arabako Campusaz gain, edizio honetan ArabaClick argazkiak ikusgai daude Gasteizko Udal Artxiboan, Arabako Foru Aldundiaren Artxiboan, IDarten, Laben, Atarian, Antxo Jakitunaren Fundazioan eta Federico Baraibar BHIn.