-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
‘Artearen Memoria Hezkuntzan’ erakusketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/03/03 Noiz arte: 2025/03/21
Kokapena
Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Artearen Memoria Hezkuntzan erkusketa Euskal Herriko Unibertsitatearen Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertaldearen baitan sortu da, memoria gatazkatsuak arteen bidez lantzeko material didaktikoa batzen duelarik. Proiektua 2023ko udazkenean abiatu zen Errenteriako Herri Arte Eskolan.
Erakusketa honetan proposamen didaktikoaren nondik-norakoez gain, martxan jartze haren emaitzak ere izango dira ikusgai.
MHLI ikertaldearen helburua da Memoria Historikoaren kultur errepresentazioak ikertzea, bereziki XX. eta XXI. mendeko euskal eta iberiar esparruetan. Era berean, sakon aztertzen ditu zentsura insituzionalaren eragina eta euskal edizioaren eremua.
Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 9:00etan hasi eta 20:30ak arte.
Proiektuari buruzko informazio gehiago: https://mhli.net/proyectos/memoriaren-artea-eta-artearen-memoria-hezkuntzan-el-arte-de-la-memoria-y-la-memoria-del-arte-en-educacion/