euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Aurten ere EHUk Donostiako Enpresa Lasterketan parte hartu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/05/18

Argazkia: EHU

Aurten ere, El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegik antolatutako Enpresa Lasterketak Donostia zeharkatu zuen. 9 kilometroko zirkuitua, irteera eta helmuga Alderdi Ederreko lorategietan jarrita. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) hiru talderekin parte hartu zuen lasterketan: gizonezkoetan, Agustin Erkizia, Igor Alvarez, Ion Zabaleta eta Unai Susperregi; eta emakumezkoetan, Naiara Arriola, Garazi Labayru, Maider Muñoz eta Eider Pascual nahiz Nora Aramburu, Itxaso Calafel, Nahikari Martin eta Lierni Arconada.

Smarktec taldeak irabazi zuen Enpresen XVII. Lasterketa gizonezkoetan; Kimuak, kategoria mistoan eta CAFek, emakumezkoetan.

Edizio honetan, 1.125 taldek eta 4.500 parte-hartzailek hartu zuten parte. Kategorien arabera, modalitate mistoa izan zen ugariena (630 talde), ondoren gizonezkoena (373 talde) eta emakumezkoena (112 talde). Lasterketaren dortsal solidarioa Urretxindorra Proiektuarentzat izan zen, SOS Arrazakeriak bultzatutako ikasle unibertsitarioen eta adingabe migratzaileen arteko mentoretza-programarentzat.