euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Badator Zientzia Astea 2025!

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/11/05 Noiz arte: 2025/11/09

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 5, Zientzia Astea hasiko da plastikoak eta mikroplastikoak ardatz hartuta, eta “Zientzia plastikorik gabeko planeta baten alde” leloaren inguruan.

EHUk programazio berezia prestatu du Zientzia Astearen 25. urteurrena ospatzeko. Edizio honetan, 200 jarduera inguru eskainiko dira doan eta adin guztietako jendearentzat. Programazio osoa Zientzia Astearen web orrian dago eskuragarri.

XXV. Zientzia Astea, EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, beherago zehaztutako lekuetan ospatuko da:

Bilbo (Bizkaia Aretoa) Azaroaren 5etik 9ra. Programazioan:20 txoko, 31 tailer, 3 ibilbide didaktiko, 5 hitzaldi, 2 erakusketa, 2 ikuskizun, eta argazki lehiaketa bat.

Egitaraua Bilbo

Barakaldo (Clara Campoamor Udaltegia). Azaroaren 5etik 9ra. Programazioan: 5 txoko, 21 tailer, 2 ibilbide didaktiko, hitzaldi bat, 3 erakusketa eta 8 ikuskizun.

Egitaraua Barakaldo

Vitoria-Gasteiz (Bibat Museoa eta Gasteizko Ingeniaritza Eskola eta Farmazia Fakultatea, Natur Zientzien Museoa, Izaskun Arrue Kulturgunea).Azaroaren 6tik 9ra. Programazioan:11 txoko, 16 tailer, 3 ibilbide didaktiko, 6 hitzaldi, 3 erakusketa eta 6 ikuskizun.

Egitaraua Vitoria-Gasteiz

Donostia (Tabakalera). Azaroaren 6tik 9ra. Programazioan: 10 txoko, 9 tailer,  2 ibilbide didaktiko, erakusketa bat eta 5 ikuskizun, eta eztabaida bat.

Egitaraua Donostia

Zientzia Astea 2025 EHUk antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin eta Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Barakaldoko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesarekin. Jardueretako batzuk Europako Batzordeak finantzatutako G9-Science4All eta ORE4Citizens proiektuetan kokatzen dira, Marie Sklodowska-Curie/(MSCA) ekintzen bidez. Ekimen hori Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimena da, eta Horizonte Europa, EBko Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programaren barruan kokatzen da.