euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kontzertua

Bafi-k ‘Etxeko loturak’ diskoa aurkeztuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/03/12, 16:00

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, marxtoaren 12an, 16:00etan, EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroko aterpean, Donostian, Adrian Perez musikari donostiarrak,  Bafi izenpean, ‘Etxeko loturak’ diskoa aurkeztuko du. Egitasmoa bere lehengusua den Unai Pelayo ‘Pelax’ musikariak oparitutako grabaketa-mahai batekin hasi zen. Bere seme-alabekin jolas moduan hasi zena, denborarekin disko bihurtu da. ‘Etxeko loturak’ diskoa Egiako Tolare estudioan grabatua zen. Bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin. Grabazioan, Unai Pelayo ‘Pelax’ musikariaren laguntza izan du, eta moldaketak ere egin ditu. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Beñat Antxustegik egin du.