-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Isurialde atlantikoko lurrazala isurialde mediterranokoa baino gehiago altxatu da
-
40 urte matematikak lantzen Bilbon
-
Nolakoa zen unibertsoa unibertsoaren aurretik: hutsune kuantikotik galaxietara
Bafi-k ‘Etxeko loturak’ diskoa aurkeztuko du EHUn
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/09/24, 14:00
Kokapena
Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, irailaren 24an, 14:00etan, EHUko Ignacio Mª Barriola zentroko aterpean, Donostian, Adrian Perez musikari donostiarrak, Bafi izenpean, ‘Etxeko loturak’ diskoa aurkeztuko du. Egitasmoa bere lehengusua den Unai Pelayo ‘Pelax’ musikariak oparitutako grabaketa-mahai batekin hasi zen. Bere seme-alabekin jolas moduan hasi zena, denborarekin disko bihurtu da. ‘Etxeko loturak’ diskoa Egiako Tolare estudioan grabatua zen. Bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin. Grabazioan, Unai Pelayo ‘Pelax’ musikariaren laguntza izan du, eta moldaketak ere egin ditu. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Beñat Antxustegik egin du.