euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Bilboko Ingeniaritza Eskolako 2026ko Enpresa Sariak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/06/17, 12:00

Kokapena

Hitzaldien gela - Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Ingeniaritza Eskolak (EHU) 6 ikasle sarituko ditu gradu amaierako lan (GrAL) / master amaierako lan (MAL) onenen egile gisa, hurrenez hurren, honako arlo hauetan: "Telekomunikazioak", "Transformazio digitala", "Nautika-Itsasertza", "Aireko eta Espazioko Propultsioa" eta "Transformazio Energetikoa eta Ekonomia Zirkularra".

Enpresa-sariek helburu bikoitza dute: Eskolako ikasleen lana aitortzea eta dagokion esparruan garapen berriak sortzeko aukerak eskain ditzaketen alderdi berritzaileak dituzten lanak sustatzea.

PROGRAMA

Ekitaldiaren hasiera: Eskolako zuzendaria, Charles Pinto.

Itelazpi#Teleko Saria (telekomunikazioak):

  • Itelazpiren ordezkariak hitzaurrea egingo du.
  • Irabazleak (Gaizka Gonzalez) bere GRALari buruzko aurkezpen bat egingo du (6-7 minutu).
  • Jarraian, Itelazpiren ordezkariak saria emango dio.

Tradewind Tankers Saria (itsasketa arloa):

  • Tradewind Tankers enpresaren ordezkariak hitzaurrea egingo du.
  • Irabazleak (Ivan Perez) bere MALari buruzko aurkezpen bat egingo (6-7 minutu).
  • Jarraian, Tradewind Tankers enpresaren ordezkariak saria emango dio.

Management Solutions Saria (eraldaketa digitala):

  • Management Solutions enpresaren ordezkariak hitzaurrea egingo du.
  • Irabazleak (Xabier Agirre) bere MALari buruzko aurkezpen bat egingo du (6-7 minutu).
  • Jarraian, Management Solutions enpresaren ordezkariak saria emango dio.

REPSOL Fundazioaren Saria (trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra):

  • REPSIL Fundazioaren ordezkariak hitzaurrea egingo du.
  • Irabazleak (Elena Real Huarte) bere MALari buruzko aurkezpen bat egingo du (3-4 minutu).
  • Bigarren sarituak (Meagan Mehlhop) bere MALari buruzko aurkezpen bat egingo du (3-4 minutu).
  • Jarraian, REPSOL Fundazioaren ordezkariak sariak emango dizkie.

ITP Aero Saria (aireko eta espazioko propultsioa):

  • ITP Aero enpresaren ordezkariak hitzaurrea egingo du.
  • Irabazleak (Ane Porto) bere MALari buruzko aurkezpen bat egingo du (6-7 minutu).
  • Jarraian, ITP Aero enpresaren ordezkariak saria emango dio.

Agurra.