euskaraespañol

Redes sociales campusa

Biodibertsitatea errazten

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2026/04/21

NON: Bilboko Hezkuntza Fakultatearen aurrean dagoen larrea. NOIZ: 2026ko apirilaren 20an. NORK: Josu Sanz eta Alvaro Anton. EHU

 

Sega-maiztasuna murrizteak ingurumen-onura eta onura funtzional esanguratsuak dakartza: biodibertsitatea errazten du, intsektu polinizatzaileen eta beste espezie batzuen babesleku eta elikagai gisa balio duen berezko flora garatzea ahalbidetzen baitu, lurzoruaren osasuna hobetzen du hezetasuna kontserbatzean eta materia organikoa handitzean, eta ur-kontsumoa eta ongarrien beharra murrizten ditu. Emisioak eta zarata murrizten ere laguntzen du, ingurune iraunkorragoa eta atseginagoa lortzen lagunduz. Bilboko Hezkuntza Fakultatearen aurrean dagoen larrearen kasuan, ikasleekin biodibertsitatea aztertzeko erreminta ezin hobea bilakatu da.

Josu Sanz Alonso eta Álvaro Antón Baranda, biak aipatutako unibertsitate ikastegiko irakasleak, dira testuaren eta argazkiaren egileak.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus