Birsortze medikuntzako eta kirolarien lesioetako adituak Arabako Campuseko Bioinprimatze Unitatean izan dira
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/10
José Luis Pedraz Muñoz NanoBioCel ikertaldeko ikertzaile nagusi eta 'Euskal Herriko Unibertsitatea-Tecnaliako Bioinprimatze Unitateko' zuzendari zientifikoak gonbidatuta, Gil Rodas Font eta Mario Marotta Baleriola bisitari izan ziren birsortze medikuntzako eta kirolarien lesioetako adituek Euskal Herriko Unibertsitateko ikertalde horrek Arabako Campuseko Lascaray Ikergunean dituen instalazioetan.
2003az geroztik, Rodas Font Bartzelonako Medikuntza Saileko kide da, eta futboleko eta saskibaloiko lehenengo taldeko mediku lanak egin ditu; 2017az geroztik, berriz, Barça Innovation Hub gunearen arduradun medikoa, kirol ikerketa, prestakuntza eta berrikuntzarako zentro bat izanik.
Bestalde, Marotta Baleriola Bioingeniaritza, Terapia Zelularra eta Sortzetiko Malformazioetako Kirurgia taldeko ikertzaile nagusia da, Vall Hebron Institut de Recerca erakundean.
EHUk eta Tecnaliak sustatutako ekimena da 'Euskal Herriko Unibertsitatea-Tecnalia Bioinprimatze Unitatea', bioinprimatze zerbitzu bat sortzeko helburuaz, fabrikazio gehigarriko teknologien bidez lortutako organo, ehun eta forma farmazeutikoen hiru dimentsioko egiturak gauzatu ahal izateko.
Unitate horren bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak Europako TRIANKLE partzuergoan hartzen du parte, Europako 12 erakundek osatutakoa. 3Dko mintz pertsonalizatu bioinprimatuak garatzen ari da, orkatilako artikulazioetako ehunak birsortzeko.