Boise State Universityko ikasleei agurra
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/07/29, 11:00
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Itsas Gaindiko Campusa proiektuaren esparruan, Boise State University-ko (AEB) bederatzi ikasle hartu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). International Training Program of the Transoceanic Campus (ITP-TOC) programaren bidez egin dute bi hilabeteko egonaldia eta praktikak egin dituzte ingurune profesional batean, EHUko mentoreek gainbegiratuta.
Praktikak amaituta, agurra egingo zaie Boise State Universityko ikasle hauei asteazken honetan, hilak 29, 11:00etan, Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian parte hartuko dute Gotzone Barandika EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak, Iñaki Goirizelaia EHUko errektore oihak eta EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko zuzendari Koldo Calladok, batetik, eta Boise State University-ko irakasle Todd Otanicar-ek, bestetik. Jarraian ikasle eta eta irakasleek hartuko dute hitza eta itxiera emango dio agur ekitaldiari EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak. Ekitaldia girotzen arituko da Kimu Txalaparta taldea.
Programa
11:00 Agintariei harrera.
11:15 Ekitaldiaren hasiera. Hitzartzeak:
- Gotzone Barandika, EHUkoTransferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea
- EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko zuzendari Koldo Callado
- Boise State University-ko irakasle Todd Otanicar
- EHUko errektore ohi Iñaki Goirizelaia
11:40 Ikasle eta irakasleen parte hartzea.
12:05 Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea.
12:15 Talde-argazkia terrazan.
12:25 Kimu Txalapartaren emanaldia.
12:45 Luntxa terrezan eta ekitaldiaren amaiera.