Handira Jo lehiaketaren hirugarren edizioak berriro jarri du fokua unibertsitateko ikerketa-talentuan, eta doktoretza-tesien emaitzak proiektu berritzaile eta aplikagarri bihurtzeko duen gaitasunean. Ekimenak agerian uzten du ikerketa akademikoa gizartean eta enpresa-eremuan eragina duen ezagutza-iturri dela, esparru zientifikotik harago.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
Doktorego-tesietatik sortutako enpresa-proiektuek erakusten dute unibertsitate-talentuak zer ahalmen duen inpaktu sozial eta ekonomikoa sortzeko
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/17
Lehen saria, 5.000 eurokoa, Javier González Conderi eman zaio Quantum Mads enpresa-proiektuagatik, Quantum Algorithms for Differential Equations in Finance and Physics doktore-tesian oinarrituta. Lanak ekuazio diferentzialak ebazteko algoritmo kuantikoak garatzen ditu, sistema konplexuak azkarrago eta zehatzago aurreikusteko eta optimizatzeko aukera ematen duen teknologia, finantzetan, energia berriztagarrian, fluidoen simulazioan eta ingeniaritza industrialean aplikazioak dituena.
Javier Gonzálezen hitzetan, sari hau doktoregoko "5 urteko lanaren aintzatespena" da. "Harro egoteko modukoa da primio hau irabazi izana, bultzada bat da proiektuarekin aurrera jarraitzeko eta konputazio kuantikoan erreferente izateko", adierazi du Gonzalezek.
Bigarren saria, 4.000 eurokoa, Paula Unzueta Larrinagari eman zaio, usaimen-epiteliotik abiatuta burmuin txikiak sortzea: osasun mentaleko medikuntza pertsonalizaturako bide berri bat proiektuagatik. Ekimenak giza ‘burmuin txikiak’ sortzea proposatzen du, modu ez-inbaditzailean lortutako zeluletatik abiatuta. Horrek aukera berriak zabaltzen ditu buruko nahasmenduak aztertzeko eta botikak modu pertsonalizatuan probatzeko.
Era berean, Adriana González Benito eta Asier Barredo Vinuesari 3.000 euroko beste bi sari eman zaizkie, kalitate zientifikoa eta proposamenen heldutasuna aitortzeko.
Tesi sortzaile eta berritzaileenaren akzesit berezia, 2.000 eurokoa, Jennifer Huidobro Martíni eman zaioa TERRA NOVA proiektuagatik, Marteko eta Ilargiko geokimikaren azterketan oinarritua, lurzoru inferiletan eta muturreko baldintzetan elikagaiak hazteko metodologia berriak garatzeko helburuarekin.
Edizio honetan Biologia, Fisika, Kimika, Medikuntza, Ingeniaritza, Farmakologia eta Komunikazio arloetako 15 proposamen aurkeztu ziren.
Sari banaketa Bizkaia Aretoko Baroja aretoan egin zen, eta bertan izan ziren Estitxu Garai, Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordea; Olatz Goitia, BEAZeko zuzendaria; eta Noemí Peña, EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza, Enplegagarritasuna eta Transferentziako zuzendaria.
Bere hitzaldian, Estitxu Garaik aurkeztutako proiektuen kalitate eta ahalmen handia azpimarratu zituen, eta gogorarazi zuen parte-hartzaileek Ziteken laguntza izan dezaketela beren ekimenen garapena bultzatzeko eta etorkizuneko enpresen sorreran aurrera egiteko.
