Buru-osasuneko erizainei omenaldia
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/13
Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Erizainen Nazioarteko Eguna ospatu zuen Donostian, aurten buru-osasuneko erizainei eskainitako ekitaldi hunkigarri batekin.
Nerea Liceaga fakultateko Donostiako Kanpo praktiketarako dekanordeak saioa ireki zuen, Erizaintzaren Kontseilu Internazionalak (CIE) aurten proposatutako lema erabiliz: ‘Our Nurses. Our Future. Enfermeras empoderadas salvan vidas’. Gainera, erreferente teoriko nagusien ibilbide laburra egin zuen, nazioarteko eta nazionalak: Peplau, Barker eta Cibanal.
Jarraian Teresa Lluch Doktoreak eta Osasun Mental Positiboaren Eredu Multifaktorialaren sortzaileak bidalitako bideoa proiektatu zen. Bideoan Teresa Lluchek bi ideia nagusi nabarmendu zituen: osasun mentala indarra dela, pertsona laguntzen duena ongizate-uneetan zein galera edo zailtasun momentutan, eta osasun mental positiboaren garrantzia. "Horregatik da hain garrantzitsua norberak gordetzen dituen indarguneekin eta gaitasunekin lan egitea, dela eguzki izpi batez gozatzeko, dela lagun baten bisitaz edo lankide baten konpainiaz gozatzeko", adierazi zuen Lluch Doktoreak.
Ondoren, hizlari gonbidatuek hartu zuten hitza, arlo ezberdinetatik. Lehenik, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko buru-osasuneko bi erizainek hartu zuten hitza, Osakidetzako osasun-arretako sare publikoaren ordezkari gisa. Hala, Mari Jose Martínezek buru-osasuneko erizaintzaren rola nabarmendu zuen intrahospitalarioan, zainketen erreferente eta sustatzaile gisa, gogoratuz "erizaintza dela zainketen sustatzailea". Maribel Pagolak, era berean, jateko nahasteetan izandako esperientzia partekatu zuen, erizainek garatzen dituzten zainketen balioa azpimarratuz (osasun-hezkuntza, musikoterapia, marrazketa, etab.), pazienteak ‘auto-zurruntasunetik’ ateratzen laguntzeko, Gipuzkoako ‘comedor terapéutico’aren lehen urratsak aipatuz.
Pazientea, erdigunean
Jarraian, Arantxa Picón, Donostiako San Juan de Dios Ospitaleko zuzendari gerenteak, buru-osasuneko zainketen berrikuntzan jarri zuen arreta. Baieztatu zuen "kudeaketan erabakiak hartzeko eremuan puzzlearen funtsezko pieza beti dela pazientea". Nadia Fabo eta Itsasne Idoeta, Lotura Giza Garapenaren izenean, aretoko guztiak hunkitu zituzten, etxegabe eta bazterketa-egoeran dauden pertsonekin egiten duten lan humano eta sarri ikusezina agerian utziz. Kalean ibiltzen dira furgonetarekin, etxerik ez duten eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak zaintzen. Itsasne Idoetak azaldu zuen bezala, bere lanaren ardatza "lotura eta konfiantzazko harreman bat eraikitzea da, pertsona bakoitzak norbaiti axola zaiola sentiaraziz. Eta lotura hori hausten bada, pazientziaz eta iraunkortasunez berreraikitzen dugu".
Era berean. María Isabel Trespadernek, EHUko Erizaintza Graduko irakasleak, bere ibilbide aparta partekatu zuen: buru-osasunean erizain espezialista, ondoren Zuzenbidean doktorea eta etika eta erizaintzako deontologian erreferentea. "Osasun mentalaren zeharkako garrantzia" aipatu zuen, "osasun mentala nire karreraren esparru guztietan egon dela azpimarratuz: asistentzian, akademikoan, etikoan eta juridikoan". Azken gonbidatuak, Pilar Tazón EHUko irakasleak unibertsitateko Entzute Sarearen balioa azaldu zuen: epaiketarik gabe entzuten den espazioa, etorkizuneko erizainen eredu izan daitekeena.
Ekitaldiari amaiera eta aitortza instituzionala Arrate Zumetak eman zion, Gipuzkoako Erizainen Elkargoko lehendakariak.
Egunero zainketak eta pertsonen osasuna erdigunean jartzen dituzten erizain guztiei eskerrak emateko ekitaldi hunkigarria izan zen.
