euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUk Campus arteko kirol txapelketa egingo du

Noiz eta non

Noiztik: 2023/02/16 Noiz arte: 2023/02/21

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

2018ko campus arteko kirol txapelketaren artxiboko argazkia | Argazkia: UPV/EHU

Deskribapena

Otsailaren 16an eta 21ean, Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetako 500 ikasle inguru Donostian bilduko dira Campus arteko kirol Txapelketa jokatzeko. Honako modalitate hauek jokatuko dira: saskibaloia, tenisa, frontenisa, boleibola, xakea, padela, mahai-tenisa, pilota, eskubaloia, futbola, larruzko paleta eta goma, zesta-punta eta 7ko errugbia.

Aurten hainbat egoitzak hartuko dute txapelketa hau: Benta Berriko Kiroldegia, Atlético de San Sebastián, Atano III.a Udal Pilotalekua, Carmelo Balda Pilotalekua, Anoetako Miniestadioa eta Añorga K.K.E.

Txapelketa honetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jokatutako udazken-neguko txapelketako txapeldunek parte hartzen dute. Era berean, kirol modalitate bakoitzeko txapeldunak UPV/EHU ordezkatuko du Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen aurkako Euskadiko txapelketan, 2023ko martxoaren 9an.

Otsailaren 16ko egitaraua

ORDUA LEKUA MODALITATEA
10:00-14:00 Añorga K.K.E
Añorga Iribidea, 44
FUTBOLA 11 mutilak
FUTBOLA 11 neskak
BANAKAKO ESKUA mutilak
10:00-12:45 Benta Berri Udal Kiroldegia
Bertsolari Xalbador, 2
ESKUBALOIA mutilak
ESKUBALOIA neskak
10:00-13:00 Atlético de San Sebastián
Hegaztien pasealekua, 5
3 x3 saskibaloia mutilak
3X3 saskibaloia neskak
Mahai tenisa banakakoa mutilak eta neskak
PADELA mutilak eta neskak
AJEDREZA
TENISA banakakoa mutilak eta neskak
10:00-13:15 Udal Pilotalekuak
Anoeta Pasealekua, 6

ZESTA-PUNTA
LARRUZKO PALETA

FRONTENISA Binaka mutilak eta neskak

 

Otsailaren 21ko egitaraua

ORDUA LEKUA MODALITATEA
10:00-11.00 Anoetako Miniestadioa
Anoeta Pasealekua, 3
RUGBY mutilak
RUGBY neskak
10:00 - 12.20 Benta Berri Udal Kiroldegia
Bertsolari Xalbador, 2
ARETOKO FUTKBOLA mutilak
ARETOKO FUTBOLA neskak
10:00 - 13.45 Atlético de San Sebastián
Hegaztien pasealekua, 5
SASKIBALOIA mutilak
SASKIBALOIA neskak
ESKUBALOIA mutilak
ESKUBALOIA neskak
TENISA BINAKA mutilak eta neskak
10:00 - 13.00 Udal Pilotalekuak
Anoeta Pasealekua, 6
ESKUZ BINAKA mutilak
BINAKAKO FRONTENISA mutilak eta neskak