-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
-
Errenta handienak eta hezkuntza-maila altuenak dituztenen esku daude ibilgailu elektriko gehienak
Asier Cuevasek eta Maitane Guerrerok irabazi zuten XIII. Udaberriko Lasterketa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/03/16
XIII Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan Asier Cuevasek eta Maitane Guerrerok lortu zuten sailkapen orokorreko garaipena gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan, hurrenez hurren. Cuevasek zirkuitua 31:40 minututan osatu zuen. Maitane Guerrerok berriz, 37:20 denbora behar izan zuen 10.000 metro zituen ibilbidea burutzeko; Cuevasen atzetik, Sergio Román (31:56) eta Xabat Manzisidor (32:11) heldu ziren. Emakumezkoen sailkapen orokorreko lehen hiru postuak, Maitane Guerreroren ondoren, Nere Arregi (37:21) eta Claudia Behobide (38:19) osatu zituzten.
Unibertsitate-modalitatean marka hoberena Eneko Garinek lortu zuen (33:22), hain zuzen. Thomas Gambino (36:06) bigarrena izan zen eta Urko Fernández (36:35) hirugarrena. Emakumezkoen lasterketan berriz, Marisol Martínez (42:58) irabazi zuen. Irabazlearen atzetik, Olaia Jauregi (44:36) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta Olatz Arrizabalaga (44:37) hirugarrena izan zen.
1.469 korrikalarik amaitu zuten lasterketa. Proba jai giroan ospatu zen.