-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Hitzaldia: Mitologia eta artea elementu kimikoen taula periodikoan
Noiz eta non
2019/02/04, 11:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Pascual Román Polo Zientzia Kimikoetako doktoreak (Bilboko Unibertsitatea) eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emerituak honako hitzaldi hau emango du: ‘Mitologia eta artea elementu kimikoen taula periodikoan’. Sarrera doan izango da.
Hitzaldia 2019a Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urte (IYPT2019, ingeleseko siglak) adierazi dela aintzat hartuta UPV/EHUko Kimika Fakultateak antolatu duen hitzaldien zikloaren barruan sartzen da.
Pascual Román Polo doktoreak, hitzaldia hasteko, Nazio Batuen Batzar Orokorrak 2017ko abenduaren 20an 2019a Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urte adieraztea ekarri zuten ideiari, pertsonaiei eta datei buruzko sarrera laburra egingo du. Jarraian, egungo taula periodikoa berrikusiko du, sartutako azken lau elementuak eta zientzialari espainiarrek sartutako hiru elementuak aintzat hartuta, eta elementu kimikoen izenak zenbait motaren arabera sailkatuko ditu. Gero, antzinateko zazpi metalen eta mitologia grekoko eta erromatarreko jainko-jainkosen eta asteko egunen arteko harremanari helduko dio, eta arreta berezia eskainiko da Marteren eta Venusen 'erromantze'ari, artearen bidez. Azkenik, hizlariak Espainiako Correosek 2007an Mendeléiev-en taula periodikoaren inguruan atera zuen zigilua eta Piet Mondrian artista nederlandarrarekin izan zuen harremana aipatuko ditu.