-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Dagoeneko kontsulta daiteke EHUko Estatutu berrien zirriborroa
Gaur irekiko da ekarpenak eta iradokizunak aurkezteko epea
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/26
Unibertsitate bakoitzaren antolaketa eta funtzionamendua gidatzen duten funtsezko arauak dira Unibertsitateko estatutuak. Erakundearen oinarrizko egitura, printzipioak, helburuak eta unibertsitateko komunitatearen eskubideak eta betebeharrak ezartzen dituzte. Estatutuen gainean eraikitzen dira unibertsitateko gainontzeko arauak.
Gure unibertsitatearen egungo estatutuak 2011n onartu ziren, eta 2022an aldatu. Aurten hasi da EHU estatutu berriak prestatzen, eta dagoeneko badago zirriborro bat, unibertsitateko komunitatea osatzen dugun guztiok ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izateko. Horretarako epea gaur ireki da eta abenduaren 29an amaituko da, 14:00etan. Ondoren Gobernu Kontseiluak eta Klaustroak onartu behar izango dute.
Hemen kontsulta daitezke zirriborroa eta prozesuari buruzko informazioa. Sartu eta parte hartu.