euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Bosgarren txoko ezkutua aurkituta!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2026/07/09

Gabriela Chotro ezkutuko txokoen bosgarren zozketaren irabazlea | Argazkia: Beatriz Estalayo

NON: Unamuno plaza. Gipuzkoako Campusa.  NOIZ: 2026ko uztailaren 8an. NORK: Beatriz Estalayo. Psikologia Fakultatea

 

Oraingoan bosgarren enigmak zentro batera garamatza, Elbira Zipitria izenez bataiatu dena, Donostiako lehenengo ikastolen sortzailea, pedagogo berritzailea eta andereñoen andreñoa izandakoa oroitzeko eta omentzeko. Gipuzkoako Campusean, emakume baten oroimenez izendatutako lehen zentroa izan zen. Zentroaren sarrera nagusia zabala eta argitsua da, eta horren buru eskailera handi bat gailentzen da, eraikineko solairu guztiak komunikatzen eta egituratzen dituena. Lehen solairuan, Arkilaneko arkitekto Juan Antonio Barrenecheak eginiko horma irudi handi bat nabarmentzen da. Lan artistiko hau ezagutzea zen erronka.

Artelan hau aurkitzen asmatu dutenen artean, Gabriela Chotro Lerda izan da zozketaren irabazlea, Gipuzkoako Campuseko Esperientzia Geletako zuzendaria. Gabrielarentzat erraza izan zen enigma asmatzea. "Campuseko Elbira Zipitria zentroan Juan Antonio Barrenechearen obra batzuk daude, eraikina diseinatu zuen arkitekto (eta margolari) berarenak. Egunero ikusten ditudanez, ez zitzaidan kostatu mural handi honen zati txiki baten argazkia ezagutzea. Obraren egileak berak esan zigunez, zama estaltzeko erabiltzen zen kamioi-olana zahar baten gainean egina dago, eta oraindik ere lokailu-uhalen markak ikus daitezke bertan. Oraindik ezagutzen ez dutenak eraikina bisitatzera eta bertan ikusgai dauden lanak txunditzera animatzen ditut", zioen saria jasotzean.

Zorionak, Gabriela!

Eta mila esker gainerako parte-hartzaileei egin duten ekarpenagatik. Hau izan da uda aurreko azken zozketa eta txoko ezkutua. Enigma berriekin itzuliko gara irailean uda ostean.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi ahal duzu atal honetan zuk egindako irudia argitaratzea? Bidali, mesedez, honako helbide honetara: campusa@ehu.eus