euskaraespañol

Redes sociales campusa

Doako onlineko 40 ikastaro izango dira graduko eta irakasle berrientzako G-9ko prestakuntza eskaintzan

Ikastaro horietatik 20 taldeko unibertsitateetako Graduko azken bi urteetako ikasleentzat dira, eta beste 20ak irakasle berrientzat. Programa horietan izena emateko epea irekita egongo da urriaren 3ra arte.

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/09/15

G-9 | Argazkia: EHU

2025eko irailak 15. Unibertsitateetako G-9 taldeak astelehen honetan ireki du taldeko unibertsitateetako Graduko azken bi ikasturteetako ikasleei eta lehen urteko LOSU laguntzaile doktorearen kontratua duten irakasle berriei zuzendutako 2025/2026 prestakuntza planetan izena emateko prozesua. Ikastaroak erabat doakoak dira, eta 20 lehen kolektibo horri zuzenduta daude, eta gainerako 20ak bigarren kolektiboari. Ikastaroak elkartearen Campus Digital Partekatuan (CDC) jarrai daitezke.

Izena emateko epea urriaren 3an, 14:00etan, amaituko da eta G-9ren webgune bidez egin beharko da, bertan dagoen formularioa beteta.

Berritasun gisa, aurten, La Lagunako Unibertsitatearen eskaintza gehituko da. Hain zuzen ere, 2025 honetan, G-9ko prestakuntza planetan erakunde laguntzailea izango da unibertsitate hori. Gainera, Burgoseko Unibertsitateak ere planean bere ibilbideari ekingo dio Graduko ikasleei zuzenduta.

GRADUKO IKASLEENTZAKO II. PRESTAKUNTZA PLANA

Plan honetako eskaintza akademikoa 20 ikastarok eta guztira 29 ECTSk osatzen dute. Ikastaro horiek prestakuntza osagarriko prestakuntza kreditu gisa (unibertsitate hedakuntza) aitortu ahal izango dira Graduko ikasketa ofizialen barruan. Ikasturte eta unibertsitate bakoitzeko, 3 plazako kupoa erreserbatuko da, eta horrenbestez, 720 plaza izango dira.

Plan honen eskaintzari esker, G-9ko unibertsitateetako Graduko ikasleek Garapen Jasangarriko Helburu hauei buruzko gaiak jorratuko dituen onlineko prestakuntza egin ahal izango dute: Genero Berdintasuna (5), Desberdinkeriak Gutxitzea (10), Klima eta Bakearen aldeko Ekintza (13), Justizia eta Erakunde Sendoak (16), besteak beste.

UNIBERTSITATEKO IRAKASLE BERRIENTZAKO II. PRESTAKUNTZA PLANA

Aurten, 20 ikastaro (aurreko edizioan baino % 11 gehiago) eta 1.200 plaza eskainiko dira; hau da, aurreko urtean baino % 21 gehiago. Pertsona bakoitzak, gehienez, lau ikastarotan eman ahal izango du izena eta, gero, 2 ECTSko ikastaro bat edo 1 ECTSko bi ikastaro esleituko zaizkio. Unibertsitate bakoitzak, ikastaro bakoitzeko, 5 plaza ditu erreserbatuta.

Ikastaroen eskaintza lau kategoriatan banatuta dago: prestatzaileentzako onlineko prestakuntza; hezkuntza digitalerako metodologia; hezkuntza arloko material eta baliabide digitalak; eta ikaskuntzarako ebaluazioa.

G-9 UNIBERTSITATE TALDEA

1997an sortutako elkartea da G-9 Unibertsitate Taldea, eta eta beren autonomia-erkidegoetan unibertsitate publiko bakarrak diren unibertsitateek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea. Gainera, Murtziako Unibertsitatea, Burgosko Unibertsitatea eta La Lagunako Unibertsitatea entitate laguntzaileak dira.

Informazio gehiago:

Graduko ikasleentzako Prestakuntza Planerako izen emateak

Unbiertsitateko irakasle berrientzako Prestakuntza Planerako izen emateak