-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Doktorego Eguna, sari berezien ohoretan
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/20
Ekainaren 15ean bigarren Doktorego Eguna ospatu zen Bizkaia Aretoan. Protagonistak 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetako sari bereziak izan ziren. Zeremonia horiek atzeratu behar izan ziren, 2019 eta 2020rako aurreikusitako zeremoniak ezin izan baitziren ospatu pandemiagatik. Guztira 99 izan ziren sarituak, 26 zientzietan, 21 ingeniaritzan eta arkitekturan, 18 osasun zientzietan, 20 gizarte eta lege zientzietan eta 14 arte eta giza zientzietan.
Doktorego Eskolak bere jardueraren datu garrantzitsuenen berri ere eman zuen: 66 doktorego-programa, 4.000 doktorego ikasle; horietatik %25 nazioartekoak, 85 herrialdetakoak, eta 3.000 ikertzaile baino gehiago, tesiak zuzentzeko gai direnak. 2021ean bakarrik, 424 doktorego tesi irakurri ziren, aurreko urteetako kopuru berdintsua, eta horrek gure unibertsitatea Espainiako unibertsitate guztien artean 5. postuan kokatzen du. Datu gehiago: tesi horien % 44 nazioartekoak izan ziren, % 16 euskarazkoak eta % 8 aldi berean nazioartekoak eta euskarazkoak. Gainera, 27 tesi tutorekidetzaren modalitatean egin ziren (herrialde desberdinetako bi unibertsitatetan egiten den doktoregoa da. Unibertsitate bakoitzak doktore titulu bat ematen du, tesiaren defentsa bakarra egin eta gero.), guztizkoaren % 6 baino gehiago. Gaur egun tutorekidetzako 88 tesi daude martxan.
Irudi guztiak Photocampusen ikus ditzakezu.
Nahi al duzu atal honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
Irudi galeria
-
Gotzone Barandika, Doktorego Eskolako (DOKe) zuzendaria; Montse Maritxalar, UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea eta Eva Portillo, DOKeko idazkari akademikoa eta Praktiketako zuzendariordea. Argazkia: Fernando Gómez. UPV/EHU. -
Mª Esther Uria, doktore sariduna. Argazkia: Fernando Gómez. UPV/EHU. -
Carlos Daniel Ciriza, doktore sariduna. Argazkia: Fernando Gómez. UPV/EHU.
