Xornadas sobre o Entroido Galego
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/23 Noiz arte: 2015/03/25
Deskribapena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketa galegoen guneak Xornadas sobre o Entroido Galego izeneko jardunaldiak antolatu ditu UPV/EHUren Letren Fakultatean martxoaren 23an hasi eta 25a bitartean. Emanaldiaren gailurrak Rafael Quintíak eta Miguel Losadak, Sociedade Antropolóxica Galegako (SAGA) partaiderik gogotsu eta adituenetakoek emango dituzten hitzaldiak izango dira. Fakultateko Areto Nagusian egingo dira, astelehenean, 13.00etan eta 14.00etan hasita.
Asteazkenerako, martxoak 25 dituela, aditu bien hitzaldiak 0.16 ikasgela izango dira 11.00etan hasita. Horrez gain, SAGAk berak eskainitako Galiza osoko inauterien ospakizun desberdinak irudikatzen dituzten 40 laminen erakusketaz gozatu ahalko dute bisitariek.