-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Errenta handienak eta hezkuntza-maila altuenak dituztenen esku daude ibilgailu elektriko gehienak
Antzerki menu bikaina Gipuzkoako Campusean
Noiz eta non
Noiztik: 2015/04/29 Noiz arte: 2015/04/28
Deskribapena
Asteazkena, apirilaren 29ean, 17.30etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola Zentroan, Donostian, campuseko antzerki taldeak, Maite Agirreren zuzendaritzapeenean, antzerki menu bikaina aurkeztuko du. Menua irekia izango da eta ondorengo plater artistikoak bilduko ditu:
*Hasierako (ikastegiaren kanpoaldean), gosea egiteko:
'Intolerantziaren aurka muxuen bila' Happening-a. Pausoz pauso, denak anzterkira!
*Karta (ikastegiaren areto nagusian):
-Lehen platera:
Universo Cortazar. Antzezlan honek errealitatea eta fikzioa ezkontzen ditu, egia eta gezurra, sormena eta ilusioa… Cortazarek idatzitako ‘Las babas del diablo' eta ‘Instrucciones para subir una escalera' kontakizunetan oinarritutako lana da.
-Bigarren platera:
Nafarroako Unibertsitate Publikoan duela gutxi ospatu diren VIII. Unibertsitate Antzerki Jardunaldietan arrakasta lortu duen antzezlana lehen aldiz Donostian ikusgai izango da: ‘Intolerancia/Intolerantzia', hip-hop, grafiti, rap, beat-box… Eguneroko intolerantzia istorioak.
-Postrea:
Hip-hop eta rapeo emanaldi irekia