Kriminologiako diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/08 Noiz arte: 2015/05/05
Deskribapena
Ostirala, maiatzaren 8an, 17.30ean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Kriminologia Graduaren bigarren promozioko karrera amaierako ekitaldia egingo da.
Zuzendariek, irakasleek eta ikasleek osatutako segizioa UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko sarrera nagusitik, 17.00etan, abiatuko da, Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz.
Ekitaldiaren buru izango dira Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Ana Perez Zuzenbide Fakultateko lehen dekanordea eta Jose Luis de la Cuesta IVAC/KREIko zuzendaria eta promozioaren aitabitxia.
Egitaraua honakoa izango da:
17:00etan. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Sarrera
17:15etan. Carlos Santamaría Zentroko entzunaretorantz jarraigoa
17:30etan. Ekitaldiari hasera emango zaio
≈ Zuzenbide Fakultateko lehen dekanordearen hitzak
≈ IVAC/KREIko zuzendaria eta promozioaren aitabitxiaren hitzaldia
≈Abesbatzaren saioa
≈Diploma ematea
≈Ikasleen ordezkarien hitzak
≈ Ekitaldiaren amaiera Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzekin
≈ Gaudeamus / Abesbatzak azken obra interpretatuko du