On Zientzia Sarien banaketa ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/06/02 Noiz arte: 2015/06/01
Deskribapena
Asteartea, ekainaren 2a, asteartea, 19:00etan, (Donostia 2016 Fundazioa) DSS2016ko egoitzako auditorioan, Donostian, On Zientzia Sariak banatuko dira. Elhuyarrek eta Donostia International Physics Center-DIPCk lankidetzan antolatutako bideo-lehiaketaren 5. edizioa da, eta (EITB) Teknopolis telebista-saioaren barnean sartzen da.
Dibulgazio-bideorik onenaren saria, euskarazko bideorik onenaren saria eta Gazte saria, DBH edo Batxilergoko ikasleei zuzendua, banatuko dira.
Sariak banatuko dituzte:
• Itziar Alkorta, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
• Jose M. Pitarke, CIC nanoGUNEko zuzendaria eta Elhuyarko lehendakaria
• Xabi Paya, DSS2016ko kultura-zuzendaria
ON ZIENTZIAren helburua da zientziari eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalak, publiko orokorrari zuzenduak, ekoiztea eta zabaltzea. Bihar jakinaraziko dira eta ikusgai izango dira lehiaketa irabazi duten bideoak. Sari-banaketaren ekitaldian, halaber, ikus-entzunezko perla batez gozatu ahal izango da, lehiaketaren aurreko edizio bateko bi irabazlek egina.
Aurten, guztira, 39 bideo aurkeztu dira; haietatik, 16 bideo, Gazte sariaren kategoriarako, eta 17 bideo euskaraz.