Emakume ikertzaileentzat I. idazketa astearen inaugurazioa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/07/01 Noiz arte: 2015/06/29
Deskribapena
Asteazkena, uztailaren 1ean, 10:00, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko 4 Ikasgelan, Donostian, emakume ikertzaileentzako lehen idazketa astearen inaugurazio ekitaldia izango da. Jarduera UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak, Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasuneko zuzendaritzarekin batera, antolatu du.
Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Gabriela Chotro, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendaria
- Teresa Nuño, UPV/EHUko Bersintasuneko zuzendaria
Emakume ikertzaileentzako (bai UPV/EHUko kideentzako bai UPV/EHUko kanpokoentzako) 1. idazketa astearen bidez hurrengo jarduerak egingo dira ikerketaren arloan aukera berdintasunean aurrera egiteko:
- 5 beka Gipuzkoako Campusean (Agud Querol unibertsitate egoitzan) 7 egunean doan ostatu hartzeko (uztailaren 1etik 7ra), giza, lege edo gizarte zientzien arloarekin lotutako artikulu zientifiko bat osatzen ari diren emakume ikertzaileentzat. Hauek gai desberdinen inguruan ari dira lanean. Garapenaren eboluzio-biologia, etxe-espazioaren eta espazio publikoaren arteko mugetan emakumearen papera, haur hezkuntzan gaitasun emozionalak, hezkuntza eskaintza kultura aniztasunean eta Espainia eta Italiako kontziliazio politiken arteko desberdintasunak, hurrenez hurren.
- Idazkera tailerra. Tailerra Carlos Santamaria Zentroren 4. Ikasgelan egingo da uztailaren 1etik 7ra, 10:00etatik 13:00etara.
- Idazkera akademikoari buruzko hitzaldiak. Uztailaren 2an eta 6an, 16:30, Carlos Santamaria Zentroko Hezkuntza Tailerrean, bi hitzaldi irekiak egingo dira, idazkera akademikoari buruzkoak: lehena, Eva Ferreira irakasleak eskainiko du. Izenburua: ‘Mujeres investigadoras y el techo de cristal'; Bigarrena aldiz, Diana Draperrek. Izenburua: ‘Preparando un artículo para su publicación en inglés'.
Argazkia: UPV/EHU