Donostia International Workshop on Energy, Materials, and Nanotechnology
Noiz eta non
Noiztik: 2015/09/01 Noiz arte: 2015/09/04, 11:00 - 15:00
Deskribapena
Nanotecnologían eta energiaren eta materialen eremuan gori-gorian dauden gaiak garatuko dira jardunaldian
Gaur, asteartea, irailak 1, 11:00etan, UPV/EHUko Donostiako Eskola Politeknikoko Gradu Aretoan hasiko da Donostia International Workshop on Energy, Materials, and Nanotechnology (DINEMN 2015). Jardunaldiok ostiralera arte, irailak 4, izango dira. DINEMN 2015 horren programaren baitan nanotecnologian eta energiaren eta materialen inguruan edo nanomagnetismoaren eremuan gori-gorian dauden gaiak garatuko dira, zeintzuen garrantzia gero eta handiagoa den sektore industrial estrategikoetan (energia, elektronika, telekomunikazioak, informatika, automobilgintza, hegazkingintza edo biomedikuntza).
Jardunaldiotan, besteak beste, Espainiako, Alemaniako, Eslovakiako, AEBko, Errusiako edo Hego Koreako hainbat unibertsitateko eta erakundetako ikerlari eta zientzialari izango dira. Azpimarragarriak dira, besteak beste, ondorengo adituak: Lluis Mañosa (Fisika Fakultatea, Bartzelonako Unibertsitatea); Robert D. Shull (National Institute of Standards and Technology, AEB) edo Hideki Hosoda (Precision and Intelligence Laboratory, Tokyo Institute of Technology, Japonia).
DINEMN 2015 jardunaldiarekin etorkizunerako adituak prestatzea bilatzen da baita ere, hala doktoregaiak eta eremu horietako ikerlari gazteak izango dira bertan (parte hartzaileen artean %25 gutxi gorabehera ikasleak izango dira).
Informazio guztia, hemen
Irudia: By CILAS (Own work) [CC BY-SA 3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) or GFDL (http://www.gnu.org/copyleft/fdl.html)], via Wikimedia Commons