euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Adolphe Sax-i buruzko erakusketari bisita eta amaiera

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/22 Noiz arte: 2015/09/18

Deskribapena

Asteartea, irailaren 22a, 19.00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi Aretoan, Donostian, Adolphe Sax belgikar saxofoi asmatzailea jaio zenetik berrehungarren urteurrena dela eta, musika inspirazioak eragindako karikaturen erakusketari bisita eta amaiera emango zaio.

Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Pierre Labouverie Belgikako enbaxadorea eta Delloye Fabrice Frantziako kontsula Bilbon ekitaldiaren buru izango dira.

30etik gorako belgikar artistek hartu dute parte irailaren 25 arte aipatutako ikastegian ikusgai izango den erakusketan Adolpeh Sax saxofoi asmatzailearen bizitza eta lanak deskubritu nahirik, umorez, batzuetan ukitu poetikoen bidez eta inspirazio handiak lagundurik. Erakusketa koloretsua eta orijinala da, aipatutako asmatzaile eta musikariaren sormenari marrazketa eta karikatura bidez omenaldi bikaina eskaintzen diona. Sarrera librea da.

BI-ART Gipuzkoako Frantziar Kultura Elkarteak antolatu du ekitaldia ondokoekin lortutako lankidetza bidez: UPV/EHU, Belgikako Erresuma, Wallonia.be, Musikene eta Frantziar Campuseko Akademia.