Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/09/28 Noiz arte: 2015/09/25
Deskribapena
Astelehena, irailaren 28an, 16.30etan, Donostiako UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Ekitaldi Aretoan, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofizialaren irekiera-ekitaldia izango da. Jarduera UPV/EHUko GEZKI-Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolatzen du. Mikel Zurbano aipatutako masterraren zuzendaria eta Jose Maria Beraza Donostiako UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendaria ekitaldiaren buru izango dira.
Irekiera ikasgaiaren aurkezlea Carlos Askunze REAS-Euskadiko koordinatzailea izango da eta hizlariak: Ela Pérez Alva (Peru), Jhonny Jiménez (Ecuador) eta Dario Alanoca (Bolivia), ondoko izenburuarekin: ‘Experiencias de economía social solidaria y derechos económicos de las mujeres. Bolivia, Ecuador, Perú'.
Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte. Konfirmatu: 943 01 7498 / gezki@ehu.eus